Funtzionalitateak
Ikasturtearen datuaz orriaren ezarpenak ezarri ondoren, hurrengoak egin daitezke:
- Saioen planifikazioa: Klase egunen eta jai egunen zerrenda ageri zaigu. Saio kopuruen kontaketa egiten du eta saio bakoitzeko lanen planifikazioa egin genezake.
- Asistentzia: ikasleen asistentzia eta atzerapen kopurua kontrola genezake. Ebaluazioz ebaluazioko eta urte osoko batura erakusten du.
- Jarrera: klasez klase ikasleek gelan lan egin duten, etxerako lanak eginak ekarri dituzten, materiala ekarri duten... jaso genezake.
- Diziplina: ikasleek eginiko arau hausteen kontrola egin daiteke. Familiei, postaz, intzidentzia hauen berri emateko aukera du.
- Kalifikazioak: jardueren, lan edo azterketen kalifikazioak ezarri eta modu errazez batezbestekoa egin dezake. Ebaluazioetako emaitzak modu grafikoan erakusten dizkigu. Eta, jarduera jakinaren emaitza ikasleei postaz bidaltzeko aukera ematen du.
- Azken ebaluazioak: Ikasturtean zehar jarri ditugun noten baitako azken kalifikazioa kalkulatzen du. Errekuperazioetako emaitzak eta azken ebaluazio saioan eginiko aldaketak sartu daitezke.
- Konpetentzien ebaluazioa: jarduera bakoitzean landuko diren konpetentziak adieraziz gero, konpetentzia bakoitzaren batezbestekoak egingo ditu.
- Programazioaren jarraipena: saio bakoitzean lantzen den unitatea adieraziz gero, unitate bakoitzari emaniko ordu kopurua kontatu eta programaturikoekin konparatzen du.